Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 28:23-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. Izendatu zioten, beraz, egun bat, eta asko joan zitzaizkion bera zegoen etxera. Paulo Jainkoaren erregetzaren azalpena eta testigantza egiten jardun zitzaien goizetik arratsaldera eta, Moisesen legea eta profetak oinarri hartuz, Jesusen mezua sinestarazten ahalegindu zen.

24. Batzuek onartzen zuten Paulok esana; beste batzuek, ordea, sinesgogor jarraitzen zuten.

25. Ez zetozen beren artean bat, eta, alde egitera zihoazela, Paulok azkenik esan zien: «Ederki asko esan zien Espiritu Santuak zuen arbasoei Isaias profetaren bidez:

Irakurri kapitulu osoa Eginak 28