Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 27:2-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Asia probintziako itsasbazterretara zihoan Adramitioko ontzi batera igo eta zabalera jo genuen. Gurekin zen Aristarko mazedoniarra, Tesalonikakoa.

3. Biharamunean, Sidonen geldialdia egin genuen; Juliok Paulo gizabidez hartu zuen eta bere adiskideengana joateko eta haiengandik laguntza hartzeko baimena eman zion.

4. Handik berriro itsasoraturik, Zipreko kostaren babesean ibili ginen, haizea kontra baikenuen.

5. Eta Ziliziako eta Panfiliako itsasoetan barrena, Liziako Mira hirira iritsi ginen.

6. Han, Italiara zihoan Alexandriako ontzi bat aurkitu zuen ehuntariak, eta denok bertara aldatu gintuen.

7. Zenbait egunez geldi-geldi ibili ondoren, nekez iritsi ginen Knido hirira: haizea kontra genuenez, Kretaren babesera joan ginen, Salmon* lurmuturraren ondotik igaroz.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 27