Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 26:27-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. Sinesten al diezu profetei, Agripa erregea? Ziur nago sinesten diezula.

28. Agripak esan zion Paulori:—Beste pixka bat, eta kristau bihurtuko nauzu.

29. Eta Paulok hari:—Pixka bat nahiz puska bat, Jainkoak nahi izan dezala, zu ez ezik, gaur niri entzuten didaten guztiak ere, ni naizena izatea… katea hauek aparte!

30. Une hartan, erregea altxatu egin zen, baita gobernaria, Berenize eta haiekin zeudenak ere.

31. Ateratzean, honela ziotsaten elkarren artean:—Gizon honek ez du ez heriotza, ez kartzela merezi duenik ezer egin.

32. Agripak Festori esan zion:—Gizon hau aska zitekeen, enperadoreagana jo izan ez balu.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 26