Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 22:10-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Nik galdetu nuen: “Zer egin behar dut, Jauna?” Eta Jaunak erantzun: “Jaiki, zoaz Damaskora, eta han esango dizute Jainkoak zuretzat ezarria daukan egiteko guztia”.

11. Eta, argi haren distiraz itsu bainengoen, lagunek eskutik hartuta eraman ninduten Damaskora.

12. «Bazen han Ananias izeneko gizon bat; jainkozalea zen legearen arabera eta bertako judu guztien artean izen onekoa.

13. Bila etorri zitzaidan eta, hurbildurik, esan zidan: “Anaia Saulo, ikus ezazu berriro”. Eta, bat-batean, ikusi egin nuen bera.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 22