Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 22:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Ene senide eta gurasook, entzun ezazue neure buruaren alde esatera noakizuena».

2. Hebreeraz hitz egiten entzutean, are isilago gelditu zen jendea. Paulok jarraitu zuen:

3. «Ni judua naiz, Ziliziako Tarson jaioa, baina hiri honetan hezia eta, Gamalielen ikasle bezala, gure arbasoen legean arretaz eskolatua; jainkozale sutsua nintzen, gaur zuek guztiok zareten bezala.

4. Hil beharrez eraso izan diot kristau-bide honi, gizon eta emakumeak atxilotu eta kartzelan sartuz.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 22