Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 21:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Haiengandik aldendurik, ontzia hartu eta Koseraino joan ginen zuzenean; biharamunean, berriz, Rodasera, eta handik Patarara.

2. Hemen Feniziara zihoan ontzi bat aurkitu genuelarik, bertara igo eta abiatu egin ginen.

3. Zipre begiztatu eta ezkerretara utzirik, Siriarantz jarraitu genuen eta Tirora iritsi, han hustu behar baitzuen ontziak bere karga.

4. Hango ikasleen bila joan ginen eta astebetez beraiekin gelditu; Jerusalemera ez igotzeko esan zioten haiek Paulori Espirituaren eraginez.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 21