Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 20:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Istilua amaitu zenean, Paulok ikasleak bildu eta adore eman zien; ondoren, agur egin eta Mazedoniara joateko atera zen.

2. Igarotzen zituen lurraldeetan senideak hizketaldi askoren bidez adoretzen zituen. Greziara iritsi

3. eta hiru hilabete eman zituen bertan. Ondoren, Siriara ontzia hartzeko zegoela, juduak zelatan zeuzkala jakin eta Mazedoniatik barrena itzultzea erabaki zuen.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 20