Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 2:31-34 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

31. Beraz, aurrez ikusi zuen Mesias piztuko zela, eta honetaz mintzo zen hau esatean: ez zuela Jainkoak Herio Leizera botako eta ez zela haren gorputza hilobian galduko.

32. Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko.

33. Jainkoak bere eskuinaldera altxatu duelarik, hitzemandako Espiritu Santua hartu du Aitarengandik eta guri isuri; hauxe da zuek ikusten eta entzuten ari zaretena.

34. David ez zen zerura igo; hala ere, hau dio: «Hona Jaunak ene Jaunari esana: “Eseri nire eskuinean,

Irakurri kapitulu osoa Eginak 2