Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 2:25-34 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

25. Izan ere, honela dio Davidek hartaz: «Begi aurrean dut Jauna etengabe; bera ondoan dudala, ez naiteke koloka.

26. Horregatik, alai daukat bihotza, pozez kantari mihia, itxaropenean lasai gorputza.

27. Ez bainauzu Herio Leizera botako, zure fededuna ez duzu hilobian galtzen utziko.

28. Bizirako bidea erakutsiko didazu: zeure aurrean alaitasunez beteko.

29. «Senideok, uztazue argi eta garbi esaten David gure arbasoa hil egin zela eta lur eman ziotela, eta hor dugu gaur ere haren hilobia.

30. Baina profeta zen eta bazekien hark Jainkoak zin eginez hitzeman ziona: beraren odoleko bat ezarriko zuela bere tronuan.

31. Beraz, aurrez ikusi zuen Mesias piztuko zela, eta honetaz mintzo zen hau esatean: ez zuela Jainkoak Herio Leizera botako eta ez zela haren gorputza hilobian galduko.

32. Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko.

33. Jainkoak bere eskuinaldera altxatu duelarik, hitzemandako Espiritu Santua hartu du Aitarengandik eta guri isuri; hauxe da zuek ikusten eta entzuten ari zaretena.

34. David ez zen zerura igo; hala ere, hau dio: «Hona Jaunak ene Jaunari esana: “Eseri nire eskuinean,

Irakurri kapitulu osoa Eginak 2