Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 2:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Mendekoste-eguna iritsi zenean, toki berean bildurik zeuden guztiak.

2. Bat-batean, haize-boladarena bezalako burrunba etorri zen zerutik eta beraiek zeuden etxe guztian durundi egin zuen.

3. Orduan, suzko mihiak bezalako batzuk ikusi zituzten, bakoitzaren gainean bana kokatzen.

4. Denak Espiritu Santuaz bete ziren eta hizkuntza arrotzez hitz egiten hasi, bakoitza Espirituak eragiten zion eran.

5. Egun haietan judu jainkozale asko ziren Jerusalemen, eguzkiaren azpian diren nazio guztietatik etorriak.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 2