Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 16:1-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Paulo Derbera heldu zen eta gero Listrara. Han Timoteo izeneko ikasle bat aurkitu zuen; ama judua zuen eta kristaua; aita, berriz, greziarra.

2. Izen ona zuen Listrako eta Ikonioko senideen artean.

3. Paulok, berekin eraman nahi zuelarik, erdaindu egin zuen inguru haietako juduengatik, denek baitzekiten aita greziarra zuela.

4. Igarotzen ziren hirietan, Jerusalemgo apostoluen eta arduradunen erabakiak ematen zizkieten jakitera, bete zitzaten.

5. Eliz elkarteak fedean sendotuz eta egunetik egunera ugalduz zihoazen.

6. Gero, Paulo eta Silas Frigia eta Galazia eskualdeetan barrena joan ziren, Espiritu Santuak eragotzi egin baitzien Asia probintzian mezua zabaltzea.

7. Misiako mugara iritsi zirenean, Bitiniarantz jo nahi izan zuten, baina Jesusen Espirituak ez zien utzi.

8. Orduan, Misian zehar, Troadera jaitsi ziren.

9. Gauean Paulok ikuskari bat izan zuen: mazedoniar bat azaldu zitzaion, zutik, erreguka: «Zatoz Mazedoniara eta lagun iezaguzu!»

Irakurri kapitulu osoa Eginak 16