Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 15:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Judeatik Antiokiara jaitsi ziren batzuk hango senideei irakaspen hau ematen hasi ziren: «Moisesengandiko usadioaren arabera erdaintzen ez bazarete, ez zaitezkete salba».

2. Hori zela eta, sesioa sortu zen, eta Paulok eta Bernabek eztabaida gogorra izan zuten haiekin. Orduan, Paulo, Bernabe eta beste batzuk Jerusalemera igo zitezela erabaki zuten, apostolu eta arduradunengana, auzi hori argitzera.

3. Antiokiako eliz elkarteak biderako beharrezkoak eman zizkien. Fenizia eta Samarian barrena igarotzean, jentilak ere konbertitzen ari zirela jakinarazten zieten senideei, horrela, guztiei poz handia emanez.

4. Jerusalemera iritsi zirenean, eliz elkarteak, apostoluek eta arduradunek harrera ona egin zieten, eta Jainkoak beraien bidez egindako guztiaren berri eman zieten.

5. Baina sinestedun egindako fariseuen alderdiko batzuk atera ziren, esanez jentilak ere erdaindu egin behar zirela eta Moisesen legea betetzera behartu.

6. Orduan, apostoluak eta arduradunak arazo hau aztertzeko bildu ziren.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 15