Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 12:17-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Hark isiltzeko keinu egin zien eskuaz, eta Jaunak kartzelatik nola atera zuen kontatu zien. Azkenean, esan zien: «Jakinarazi hau Santiagori eta beste senideei». Ondoren, atera eta beste toki batera joan zen.

18. Eguna zabaltzean, ez zen iskanbila makala sortu gudarien artean, non ote zen Pedro.

19. Herodesek bilatzeko agindu zuen, baina ezin izan zuen aurkitu. Orduan, guardiak juzgatu eta hilarazi egin zituen. Ondoren, Judeatik Zesareara jaitsi eta bertan gelditu zen Herodes aldi batean.

20. Herodes oso haserre zegoen garai hartan Tiro eta Sidongoekin. Hauek elkar hartu zuten erregeagana aurkezteko, eta, Blasto, erregearen etxezaina, beren alde jartzea lortu ondoren, bakezko konponbide bat eskatu zioten erregeari; izan ere, Herodesen lurraldetik hartzen zuten bizitzeko behar zutena.

21. Erabakitako egunean, Herodesek, errege-jantzitan eta bere aulkian eseririk, hitzaldia egin zien.

22. Jendea deiadarka hasi zen: «Jainkoa mintzo da, ez gizakia».

23. Baina bat-batean, Jaunaren aingeruak jo zuen Herodes, Jainkoaren ohorea beretzat hartu zuelako, eta harrek jana hil zen.

24. Jainkoaren mezua zabalduz eta ugalduz zihoan.

25. Bernabe eta Saulo, berriz, Jerusalemen beren egitekoa bete ondoren, itzuli egin ziren, Joan Markos berekin harturik.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 12