Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 11:7-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Orduan, mintzo bat entzun nuen, niri esaten: “Ea, Pedro, hil eta jan”.

8. Eta nik erantzun: “Inola ere ez, Jauna! Ez dut egundaino ezer lohirik edo kutsaturik ahoan sartu”.

9. Zerutiko mintzoak berriro esan zidan: “Jainkoak garbi egin duena, zuk ez esan kutsatua denik”.

10. Hiru bider gertatu zen hori, eta ondoren dena zerura jaso zuten.

11. Eta une horretan hiru gizonezko agertu ziren gu geunden etxera; Zesareatik bidalita zetozen niregana.

12. Kezkarik gabe haiekin joateko agindu zidan Espirituak. Sei senide hauek joan ziren nirekin, eta gizon haren etxean sartu ginen.

13. Hark kontatu zigun nola aingeru bat agertu zitzaion etxean eta esan zion: “Bidal ezazu norbait Jopera, Simoni, Pedro ere deituari, etortzeko esatera.

14. Hark esango dizunaren bidez salbatuko zarete, zu eta zure etxekoak”.

15. Hitz egiten hasi nintzen orduko, Espiritu Santua jaitsi zen haiengana, hasieran guregana jaitsi zen bezala.

16. Orduan, Jaunak esana gogoratu nuen: “Joanek urez bataiatu zuen, baina zuek Espiritu Santuaz izango zarete bataiatuak”.

17. Beraz, Jainkoak guri Jesu Kristo Jaunarengan sinesteagatik eman zigun dohain bera eman badie horiei ere, nor nintzen ni Jainkoari aurka egiteko?»

Irakurri kapitulu osoa Eginak 11