Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 11:5-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. «Jopen otoitzean ari nintzela, goi-ikuskari bat izan nuen: oihal handi baten antzeko zerbait ikusi nuen, lau puntetatik zintzilik, zerutik ni nengoen tokiraino jaisten.

6. Begira-begira jarri nintzaion, eta lauoinekoak, basapiztiak, narrastiak eta hegaztiak ikusi nituen barruan.

7. Orduan, mintzo bat entzun nuen, niri esaten: “Ea, Pedro, hil eta jan”.

8. Eta nik erantzun: “Inola ere ez, Jauna! Ez dut egundaino ezer lohirik edo kutsaturik ahoan sartu”.

9. Zerutiko mintzoak berriro esan zidan: “Jainkoak garbi egin duena, zuk ez esan kutsatua denik”.

10. Hiru bider gertatu zen hori, eta ondoren dena zerura jaso zuten.

11. Eta une horretan hiru gizonezko agertu ziren gu geunden etxera; Zesareatik bidalita zetozen niregana.

12. Kezkarik gabe haiekin joateko agindu zidan Espirituak. Sei senide hauek joan ziren nirekin, eta gizon haren etxean sartu ginen.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 11