Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 11:22-29 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. Jerusalemgo eliz elkarteak honen guztiaren berri jakin zuen, eta Bernabe bidali zuten Antiokiara.

23. Hara iritsi eta, Jainkoak bere onginahiaz haien artean egina ikustean, biziki poztu zen Bernabe, eta bihotz-bihotzez Jaunarekiko leial irauteko adore ematen zien.

24. Bernabe gizon ona baitzen, eta Espiritu Santuaz eta fedez betea, jende asko elkartu zitzaion Jaunari.

25. Handik Tarsora joan zen Bernabe, Sauloren bila,

26. eta, aurkitu zuenean, Antiokiara eraman zuen. Urtebete osoa egin zuten eliz elkarte hartan elkarrekin lanean, jende askori irakatsiz. Antiokian eman zitzaien lehendabizikoz ikasleei «kristau» izena.

27. Garai hartan, profezi dohaina zuten senide batzuk jaitsi ziren Jerusalemdik Antiokiara.

28. Haietako batek, Agabo zeritzanak, Espirituak eraginik, mundu guztian gosete handia izango zela adierazi zuen. Hala gertatu zen Klaudio enperadorearen garaian.

29. Ikasleek, orduan, Judeako senideei laguntza bidaltzea erabaki zuten, bakoitzak ahal zuena.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 11