Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 11:20-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Baina haien arteko batzuk, Zipreko eta Zirenekoak, Antiokiara heldu zirenean, jentilei ere Jesus Jaunaren berri ona iragartzen hasi ziren.

21. Eta, Jauna lagun zutenez, askok sinetsi zuten eta Jaunarengana bihurtu ziren.

22. Jerusalemgo eliz elkarteak honen guztiaren berri jakin zuen, eta Bernabe bidali zuten Antiokiara.

23. Hara iritsi eta, Jainkoak bere onginahiaz haien artean egina ikustean, biziki poztu zen Bernabe, eta bihotz-bihotzez Jaunarekiko leial irauteko adore ematen zien.

24. Bernabe gizon ona baitzen, eta Espiritu Santuaz eta fedez betea, jende asko elkartu zitzaion Jaunari.

25. Handik Tarsora joan zen Bernabe, Sauloren bila,

26. eta, aurkitu zuenean, Antiokiara eraman zuen. Urtebete osoa egin zuten eliz elkarte hartan elkarrekin lanean, jende askori irakatsiz. Antiokian eman zitzaien lehendabizikoz ikasleei «kristau» izena.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 11