Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 10:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Bazen Zesarean Kornelio izeneko gizon bat, «Italika» zeritzan gudari-taldeko ehuntaria.

2. Bere etxeko guztiak bezala, Israelen Jainkoa gurtzen zuen eta jainkozalea zen; limosna asko ematen zizkion judu-herriari eta otoitz egiten zion Jainkoari ohiko orduetan.

3. Egun batean, arratsaldeko hirurak aldera, ikuskari bat izan zuen: argi ikusi zuen, nola Jainkoaren aingeruak zegoen lekura sartu eta bere izenez deitzen zion.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 10