Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 1:13-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Etxeraturik, bizi zireneko goiko gelara igo ziren. Hona zein ziren: Pedro eta Joan, Santiago eta Andres, Felipe eta Tomas, Bartolome eta Mateo, Santiago Alfeorena, Simon Zelote eta Judas Santiagorena.

14. Guztiok, emakume batzuekin eta Jesusen ama Maria eta anai-arrebekin, bihotz batez otoitzari emanak bizi ziren.

15. Egun haietako batean, Pedrok, senideak bildurik zeudela —ehun eta hogeiren bat laguneko taldea—, jaiki eta esan zuen:

16. «Senideok, bete beharrekoa zen Espiritu Santuak Liburu Santuan Daviden ahoz iragarria, Jesus atzeman zutenen gidari gertatu zen Judasi buruz esana, alegia.

17. Gure taldekoa zen eta gu bezala zerbitzu hau betetzeko aukeratua.

18. Baina bere hobenaren ordain-diruaz soro bat erosi zuen eta, buruz behera amildurik, erditik lehertu zen eta haren erraiak lurrean zabaldu ziren.

19. Jerusalemdar guztiek izan zuten honen berri, eta soro hari “Hakeldama” eman zioten izena beren hizkuntzan, hots, “Odol-soro”.

20. Hau dago idatzia, hain zuzen, Salmoen liburuan: «Bihur bedi haren bizilekua basamortu, geldi bedi inor gabe.«Eta beste hau ere bai: «Har beza beste batek haren kargua.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 1