Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 1:10-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Oraindik zerura nola zihoan begira-begira zeudela, zuriz jantzitako bi gizaseme azaldu zitzaizkien ondoan,

11. eta esan zieten: «Galilearrok, zertan zaudete hor zerura begira? Zuen ondotik zerura jasoa izan den Jesus hori, zerura joaten ikusi duzuen bezalaxe etorriko da berriro».

12. Orduan, apostoluak Jerusalemera itzuli ziren Oliamenditik —mendi hau Jerusalemdik hurbil dago, kilometro batera eskas —.

13. Etxeraturik, bizi zireneko goiko gelara igo ziren. Hona zein ziren: Pedro eta Joan, Santiago eta Andres, Felipe eta Tomas, Bartolome eta Mateo, Santiago Alfeorena, Simon Zelote eta Judas Santiagorena.

14. Guztiok, emakume batzuekin eta Jesusen ama Maria eta anai-arrebekin, bihotz batez otoitzari emanak bizi ziren.

15. Egun haietako batean, Pedrok, senideak bildurik zeudela —ehun eta hogeiren bat laguneko taldea—, jaiki eta esan zuen:

16. «Senideok, bete beharrekoa zen Espiritu Santuak Liburu Santuan Daviden ahoz iragarria, Jesus atzeman zutenen gidari gertatu zen Judasi buruz esana, alegia.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 1