Itun Zaharra

Itun Berria

Efesoarrei 4:17-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Hona, bada, zer esaten eta zinez eskatzen dizuedan Jaunaren izenean: ez zaiteztela bizi sinesgabeak bizi diren bezala; buruarinak dira

18. eta adimena ilundua dute; Jainkoaren bizitzatik urruti bizi dira, beren burugogorkeriagatik ezjakintasunean murgilduak baitaude.

19. Zentzu morala galdurik, lizunkeriara jo dute, aseezineko antsiaz era guztietako bizioetara emanak bizitzeko.

20. Ez da hori Kristo ezagutzean zuek ikasi duzuena.

21. Entzun duzue, izan ere, hartaz hitz egiten eta, Jesusi dagokion egiazko irakaspenaren arabera, hau ikasi duzue:

Irakurri kapitulu osoa Efesoarrei 4