Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 6:13-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. zeruko izarrak lurrera erori ziren, haize zakarrak astintzean heldu baino lehen pikondoari pikuak erortzen zaizkion bezala;

14. zerua bildu egin zen pergaminoa biltzen den bezala, eta mendiak eta uharteak oro beren lekutik aldatu ziren;

15. lurreko erregeak, handiki eta buruzagiak, aberats eta indartsuak, eta gizaki oro, esklabo nahiz libre, hartzulo eta mendiko haitzarteetan ezkutatu ziren.

16. Eta honela esaten zieten mendi eta harkaitzei: «Eror zaitezte gure gainera eta ezkuta gaitzazue tronuan eseria dagoenaren aurretik eta Bildotsaren haserretik.

17. Iritsi baita haren haserrearen egun handia, eta nor egon zutik?»

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 6