Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 22:14-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Zorionekoak, bizia ematen duen zuhaitzaren fruituak hartu ahal izateko eta hiriko ateetatik sartu ahal izateko beren jantziak garbituko dituztenak!

15. Utikan zakurrak, aztiak, lizunak, hiltzaileak, sasijainkozaleak eta gezurra maite dutenak eta gezurretan dabiltzan guztiak!

16. «Nik, Jesusek, neure aingerua bidali dut eliz elkarteei mezu hau ematera. Neu naiz Daviden kimua eta jatorria, neu goizeko artizar distiratsua».

17. Espirituak eta emazteak diote: «Zatoz!» Entzuten duenak ere esan beza: «Zatoz!»Egarri dena betor, eta har beza doan, nahi badu, biziaren ura.

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 22