Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22

Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Garaipen-kanta eta Bildotsaren ezteiak

1. Ondoren, jendetza handiarena bezalako zarata-hotsa entzun nuen zeruan, esanez:«Aleluia!Salbamena, aintza eta indarragure Jainkoarenak,

2. haren epaiak egiazkoaketa zuzenak baitira.Kondenatu du emagaldu handia,bere prostituzioazmundua usteltzen zuena,eta beraren bizkar mendekatu dubere zerbitzarien heriotza».

3. Berriro esan zuten:«Aleluia! Haren sutearen keamenderen mendetan gorantz doa».

4. Orduan, hogeita lau zaharrek eta lau izaki bizidunek ahuspeztu eta tronuan eseria dagoen Jainkoa gurtu zuten, esanez: «Amen! Aleluia!»

5. Eta tronutik ahotsa atera zen:«Goretsazue gure Jainkoa,begirune diozuen zerbitzari guztiok,txiki eta handi».

6. Eta jendetza handiarena bezalako zarata-hotsa, ur handien eta trumoi indartsuen burrunba zirudiena, entzun nuen esaten:«Aleluia!Errege izaten hasia da Jauna,gure Jainko ahalguztiduna.

7. Poz gaitezen eta egin festa,eman diezaiogun aintza,heldu baitira Bildotsaren ezteiak.Apaindurik dagoberaren emaztegaia:

8. jantzi zoragarria eman diote,liho garbiz eta distiratsuz egina—lihoa, fededunen egintza onak dira—».

9. Gero, aingeruak esan zidan: «Idatzi: Zorionekoak Bildotsaren eztei-otordura deituak!» Eta erantsi zuen: «Jainkoaren hitzak dira hauek, egiazko hitzak».

10. Orduan, aingeruaren oinetara ahuspeztu nintzen bera gurtzeko; baina esan zidan: «Kontuz, ez egin horrelakorik; ni ere zerbitzari naiz, zu eta Jesusen testigu leial diren zure senideak bezala. Jainkoa gurtu behar duzu».Izan ere, Jesusen testigu izatea eta profetagintzarako espiritua edukitzea gauza bera dira.

Kristoren agerpena eta piztiaren hondamena

11. Gero, zerua irekia ikusi nuen, eta zaldi zuri bat agertu zen. Zaldizkoari «Leial» eta «Egiazko» deritza, justiziaz epaitzen eta borrokatzen baitu.

12. Haren begiak sugarra bezain distiratsu ziren, buruan diadema asko zituen eta berak beste inork ez zekien izena zeraman idatzia.

13. Odolez gorrituriko jantzia zeraman, eta izena «Jainkoaren hitza» zuen.

14. Zeruko gudarosteek, liho zuri garbiz jantzirik, zaldi gainean jarraitzen zioten.

15. Zaldizkoaren ahotik ezpata zorrotza ateratzen zen, herriak zauritzeko: burdinazko makilaz gobernatuko ditu. Hark dolarea zapaldu eta Jainko ahalguztidunaren haserre biziaren zigor-ardoa aterako du.

16. Izen bat darama bere jantzian eta bere izterrean idatzia: «erregeen Errege eta jaunen Jaun».

17. Gero, aingeru bat ikusi nuen, eguzki gainean zutik, zeru goian zebiltzan hegazti guztiei ahots handiz oihuka: «Zatozte, bildu Jainkoaren otordu handirako;

18. jan errege, gudalburu eta gudari indartsuen haragia, zaldi eta zaldizkoen haragia, era guztietako jendearen, libre nahiz esklaboen, txiki nahiz handien, haragia».

19. Orduan, piztia ikusi nuen eta munduko erregeak beren gudarosteekin, zaldizkoaren eta honen gudarostearen aurka gudu egiteko bilduak.

20. Baina piztia harrapatua izan zen eta honekin batera sasiprofeta, piztiaren aurrean mirarizko seinaleak eginez, piztiaren marka hartu eta haren irudia gurtu zutenak liluratu zituena; biok, piztia eta sasiprofeta, sufrez sutan dagoen aintzirara jaurti zituzten bizirik.

21. Gainerakoak, zaldi gainean eseriaren ahotik ateratzen zen ezpatak hil zituen, eta hegaztiak haien haragiz ase ziren.