Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 18:20-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Poztu, oi zeru, horren zoriaz,eta zuek ere bai,fededun, apostolu eta profetak,hori kondenatzeanjustizia egin baitizue Jainkoak.

21. Orduan, aingeru ahaltsu batek harri bat, errotarri handi baten antzekoa, jaso eta itsasora jaurti zuen, esanez:«Honelaxe jaurtiko duteBabilonia, hiri handia,eta betiko desagertuko da.

22. Ez da sekula entzungozitara-soinu edo kanturik,ez txirula edo turutarik zure baitan;ez da sekula artisaurik izango,ezta errota-hotsik entzungo erezure baitan;

23. ez da sekula kriseilu-argirik izango,ezta entzungo senar-emaztegaienkanturik ere zure baitan;zeren eta zure merkatariaklurreko ahaltsuenak baitziren,eta zeure sorginkeriezherri guztiak engainatu baitituzu.

24. Zikindua zaudeprofeta, fededun eta lurrean hilakizan diren guztien odolaz».

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 18