Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 18:14-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. «Hainbeste irrikatzen zenuenfruituaurrundu egin zaizu;galdu dituzu zeure luxua eta ospea,sekula ez berreskuratzeko».

15. Merkatariak, haren kontura aberastu direnak, haren oinazearen izu-ikaraz urruti geldituko dira, negarrez eta aiene bizian,

16. esanez:«Ai zu, ai hiri handia,liho, purpuraz eta eskarlataz jantzia,urrez, harribitxizeta perlaz apaindua!

17. Une bat aski izan dahainbesteko aberastasunaerrausteko!»Itsasontzietako kapitan-pilotu guztiek, marinelek eta itsasoa lanbide duten guztiek, urruti gelditu

18. eta, haren sutearen ke-mordoa ikustean, honela egin zuten oihu: «Hiri handi horrek ez zuen parekorik!»

19. Eta, nork bere burura hautsa botaz, oihu egiten zuen negarrez eta aieneka:«Ai zu, ai hiri handia!Zure aberastasunei eskeraberastu zirenitsasontziak zituzten guztiak.Horra orain une batean erraustua!»

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 18