Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 14:11-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Oinazetzen dituen sua pizturik egongo da menderen mendetan. Piztia eta honen irudia gurtu eta izenaren marka onar dezatenek ez dute atsedenik izango ez egunez, ez gauez».

12. Hor agertuko da Jainkoaren aginduei eta Jesusenganako sinesmenari eusten dieten fededunen iraupena.

13. Gero, ahotsa entzun nuen zerutik esaten: «Idatz ezazu: Zorionekoak aurrerantzean Jaunarekin bat eginik hiltzen direnak! Bai —dio Espirituak—, atseden hartu ahal izango dute beren nekeetatik, beren egintza onak lagun baitituzte».

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 14