Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 11:11-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Hiru egun eta erdiak igaro ondoren, ordea, Jainkoak bidalitako bizi-arnasa bi testiguen baitan sartu zen, zutik jarri ziren, eta beldur handiak hartu zituen begira zeudenak.

12. Orduan, ahots handia entzun nuen zerutik haiei esaten: «Igo hona». Eta zerura igo ziren hodei batean, etsaien begi aurrean.

13. Une hartantxe, lurrikara handia izan zen eta hiriaren hamarreko bat erori zen; lurrikaran zazpi mila lagun hil ziren, eta gainerakoek, beldurrez beterik, zeruko Jainkoa goretsi zuten.

14. Iragan da bigarren zoritxarra! Baina laster etorriko da hirugarrena.

15. Jo zuen turuta zazpigarren aingeruak, eta ahots handiak entzun ziren zeruan, esanez: «Gure Jaunari eta beronen Mesiasi dagokie orain munduaren erregetza, eta menderen mendetan izango dira errege».

16. Eta beren aintzazko aulkietan eseririk Jainkoaren aurrean zeuden hogeita lau zaharrek, ahuspezturik, Jainkoa gurtu zuten,

17. esanez:«Eskerrak zuri,Jauna, Jainko ahalguztiduna,zarena eta zinena,zeure indar handia hartueta errege izaten hasi zarelako.

18. Haserretu egin ziren herriak,baina iritsi da zure haserrea,eta hilak epaitzeko garaia;etorri da zure zerbitzari profetei,fededuneieta zure izenari begirune diotenei,txiki nahiz handi,saria emateko garaia,eta lurra hondatzen dutenakhondatzeko garaia».

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 11