Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 1:16-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Zazpi izar zituen eskuineko eskuan eta aho biko ezpata zorrotza ateratzen zitzaion ahotik; aurpegia eguzkia indarrik handienean bezain argitsu zuen.

17. Hura ikustean, hila bezala erori nintzaion oinetan. Berak eskuineko eskua gainean jarri zidan, esanez: «Ez izan beldur! Neu naiz lehena eta azkena,

18. bizi dena; hilik egon nintzen, baina orain bizirik nago menderen mendetan, eta neure menpe ditut Herioa eta Hildakoen Egoitza.

19. Idatz ezazu, beraz, ikusi duzuna: orain dena eta gero izango dena.

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 1