Itun Zaharra

Itun Berria

3 Joan 1:4-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Ezerk ez dit poz handiagorik ematen, nire seme-alabak egiaren arabera bizi direla entzuteak baino.

5. Adiskide maite, zintzo jokatzen duzu senideen alde egiten duzun guztian, nahiz eta beraiek arrotz izan zuretzat.

6. Beraiek hitz egin dute gure eliz elkartearen aurrean zure harrera onaz. Ongi egingo duzu biderako behar dutena Jainkoari berari bezala ematen badiezu.

7. Zeren Kristorengatik abiatu baitira, jentilengandik ezer ere hartu gabe.

8. Beraz, lagundu egin behar diegu horrelakoei, egiaren zerbitzuan berorien lankide bihur gaitezen.

9. Gutun txiki bat idatzia diot eliz elkarteari, baina Diotrefesek, dena bere esku izan nahi duen horrek, ez du gure aginpidea onartzen.

10. Horregatik, joango naizenean, bere jokabidea aurpegiratuko diot, gure aurka gaizki-esaka ari baita; eta hori gutxi bailitzan, senideak ere ez ditu onartzen, eta onartu nahi dituztenei eragotzi egiten die eta eliz elkartetik botatzen.

11. Adiskide maite, ez jarraitu jokabide txarrari, onari baizik. On egiten duena Jainkoarena da; gaizki egiten duenak, berriz, ez du Jainkoa ikusi.

Irakurri kapitulu osoa 3 Joan 1