Itun Zaharra

Itun Berria

2 Timoteori 4:6-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Ni neu, neure bizia opari eskaintzeko zorian nago; gainean dut mundu honetatik abiatzeko ordua.

7. Borroka ona egin dut, bukatu dut lasterketa, gorde dut sinesmena.

8. Dagoeneko zain daukat garaipenaren koroa, Jaunak, epaile zuzenak, azken egunean emango didana; eta ez niri bakarrik, baita haren aintzazko etorrera maitasunez itxaro duten guztiei ere.

9. Zatozkit lehenbailehen,

10. Demasek utzi egin bainau: nahiago izan ditu mundu honetako gauzak, eta Tesalonikara joan da; Kreszente, berriz, Galaziara joan da eta Tito Dalmaziara.

11. Lukas bakarrik dago nirekin. Har ezazu Markos eta ekarri zeurekin, lanerako oso ona baitut.

12. Tikiko Efesora bidali dut.

13. Hona etortzean, ekar ezazu Troaden, Karporen etxean, utzi nuen soingainekoa, baita liburuak ere, batez ere pergaminoak.

Irakurri kapitulu osoa 2 Timoteori 4