Itun Zaharra

Itun Berria

2 Timoteori 4:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jainkoaren aurrean eta, errege bezala agertuz, biziak eta hilak epaitzera etorriko den Kristo Jesusen aurrean erregutzen dizut:

2. hots egin Jaunaren hitza, ekin garaia denean eta ez denean, eman arrazoiak, zentzarazi eta eman adore, zeure pazientzia guztia eta irakasteko gaitasuna erabiliz.

3. Etorriko baita gizon-emakumeek irakaspen osasungarria jasango ez duten garaia: beren grinen eraginpean, maisuz inguratuko dira, berauei entzuteko irrikaz;

4. egiatik saihestuko dituzte belarriak eta ipuinetara bihurtuko.

5. Zu, ordea, izan neurritsu gauza guztietan, eraman sufrimenduak, ekin berri ona zabaltzeari, bete ongi zeure zerbitzua.

6. Ni neu, neure bizia opari eskaintzeko zorian nago; gainean dut mundu honetatik abiatzeko ordua.

7. Borroka ona egin dut, bukatu dut lasterketa, gorde dut sinesmena.

8. Dagoeneko zain daukat garaipenaren koroa, Jaunak, epaile zuzenak, azken egunean emango didana; eta ez niri bakarrik, baita haren aintzazko etorrera maitasunez itxaro duten guztiei ere.

Irakurri kapitulu osoa 2 Timoteori 4