Itun Zaharra

Itun Berria

2 Timoteori 4:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jainkoaren aurrean eta, errege bezala agertuz, biziak eta hilak epaitzera etorriko den Kristo Jesusen aurrean erregutzen dizut:

2. hots egin Jaunaren hitza, ekin garaia denean eta ez denean, eman arrazoiak, zentzarazi eta eman adore, zeure pazientzia guztia eta irakasteko gaitasuna erabiliz.

3. Etorriko baita gizon-emakumeek irakaspen osasungarria jasango ez duten garaia: beren grinen eraginpean, maisuz inguratuko dira, berauei entzuteko irrikaz;

4. egiatik saihestuko dituzte belarriak eta ipuinetara bihurtuko.

Irakurri kapitulu osoa 2 Timoteori 4