Itun Zaharra

Itun Berria

2 Timoteori 3:6-7-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6-7. Horien artean badira batzuk, etxeetan sarturik, bekatuz beteak eta era askotako grina txarren menpe dauden emakume kaskarinak liluratzen dituztenak; emakume horiek jakin-minez daude beti, baina ez dira inoiz egiaren ezagutzara iristeko gauza.

8. Janes eta Jambres aztiak Moisesen aurka jarri ziren bezalaxe, liluratzaile hauek ere, buru usteleko jendea eta sinesmenean porrot egina baita, egiaren aurka jartzen dira.

9. Baina ez dira urrutira helduko, argi ikusiko baitute denek horien zentzugabekeria, antzinako aztiekin gertatu zen bezala.

10. Zuk, ordea, hurbiletik jarraitu diezu nire irakaspen eta bizierari; zeure egin dituzu nire asmo, sinesmen eta pazientzia, nire maitasun eta eroapena,

11. Antiokian, Ikonion eta Listran jasan behar izan nituen bezalako erasoaldi eta sufrimenduak. Nolako erasoaldiak jasan ditudan, eta guztietatik atera nau Jaunak!

12. Era berean, Kristo Jesusen jarraitzaile zintzo bezala bizi nahi duten guztiek ere izango dituzte, bai, erasoaldiak.

13. Gizaki gaizto eta gezurtiak, berriz, gero eta okerrago ibiliko dira, besteak eta beren buruak engainatuz.

14. Zuk, ordea, iraun ezazu tinko ikasi eta egiatzat onartu duzun guztian; hartu gogoan norengandik ikasia duzun

Irakurri kapitulu osoa 2 Timoteori 3