Itun Zaharra

Itun Berria

2 Timoteori 2:17-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Horrelakoen irakatsia minbizia bezala hedatzen da; horietakoak dira Himeneo eta Fileto.

18. Egiatik okertu egin dira, piztuera jadanik gertatu dela baitiote, horrela batzuen sinesmena galbidean jarriz.

19. Hala ere, Jainkoak ezarritako oinarri sendoak tinko dirau eta idazkun hau darama: Ezagutzen ditu Jaunak bereak dituenak, eta «Ihes egin beza gaiztakeriatik Jainkoaren izenari dei egiten dionak».

20. Etxe handi batean ez dira izaten urrezko eta zilarrezko ontziak bakarrik, baita zurezkoak eta buztinezkoak ere; batzuk baliotsuak dira, beste batzuk, berriz, arruntak.

Irakurri kapitulu osoa 2 Timoteori 2