Itun Zaharra

Itun Berria

2 Timoteori 2:1-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Zu, beraz, ene seme, sendo zaitez Kristo Jesusengandik hartutako dohainaz.

2. Testigu askoren aurrean niri entzun zenidana, aholkatu zeuk, besteei ere irakasteko gai izango diren gizon fidagarriei.

3. Hartzazu parte nirekin sufrimenduetan, Kristo Jesusen soldadu onari dagokionez.

4. Soldadutzan dagoena ez da bizitza zibileko gorabeheretan nahasten, soldadutzara deitu duenari atsegin eman nahi badio.

5. Atletari ere ez diote saririk ematen, jokoaren legeen arabera lehiatzen ez bada.

6. Lanean ahalegindu den nekazariak behar du izan lehena uzta-biltzean.

7. Hartu gogoan esaten dizudana: Jaunak ulertaraziko dizu guztia.

8. Gogoan izan Jesu Kristo, Daviden jatorritik sortua, hildakoen artetik piztua. Hau da nik irakasten dudan berri ona,

9. eta honengatik nago neketan, gaizkile bezala katez lotua; baina Jainkoaren hitza ez dago katez lotua.

10. Horregatik, dena jasaten dut Jainkoak aukeratu dituenen onerako, horiek ere guk Kristo Jesusengan dugun salbamena eta betiko aintza irits ditzaten.

11. Sinesgarria da doktrina hau:Harekin hiltzen bagara,harekin biziko gara;

12. harekin sufritzen badugu,harekin izango gara errege;ukatzen badugu,hark ere ukatu egingo gaitu;

13. gu leialak ez bagara ere,hark leial dirau,ez baitezake bere burua uka.

Irakurri kapitulu osoa 2 Timoteori 2