Itun Zaharra

Itun Berria

2 Tesalonikarrei 2:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Senideok, Jesu Kristo gure Jaunaren azken etorrerari eta gu harekin elkartuko garen uneari buruz, hau eskatzen dizuegu:

2. ez dezazuela arinegi burua gal, ezta kezkatu ere, Jaunaren eguna gainean duzuela dioen goi-agerpen edo adierazpen edo guk egina omen den gutunen bat dela eta.

3. Ez zaitzatela inork inola ere engaina! Aurrez, fede-ukamenak gertatu behar du, eta gaiztakeri gizonak, hondamenera kondenatua dagoenak, agertu behar du.

4. Hau, Jainkoaren izena duen edo adoragarri den guztiaren aurka jarriko den etsaia da, eta Jainkoaren tenpluan bertan esertzeraino eta bere burua jainko egiteraino iritsiko da.

Irakurri kapitulu osoa 2 Tesalonikarrei 2