Itun Zaharra

Itun Berria

2 Pedro 1:15-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Baina ahalegin guztiak egingo ditut, gauzok beti, baita ni hil ondoren ere, gogoan izan ditzazuen.

16. Jesu Kristo gure Jaunaren ahalmenezko etorrerari buruz hitz egin genizuenean, ez ginen oinarritu irudipenezko ipuinetan, geure esperientzian baizik, geure begiz ikusi baikenuen haren handitasuna.

17. Jesusek Jainko Aitarengandik hartu zituen ohorea eta aintza, honela esan baitzion Jainkoaren ospe bikainetik etorritako mintzoak: «Hauxe dut neure Seme maitea, hauxe dut nik atsegin».

Irakurri kapitulu osoa 2 Pedro 1