Itun Zaharra

Itun Berria

2 Pedro 1:1-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Nik, Simon Pedrok, Jesu Kristoren zerbitzari eta apostolu honek, zuei idazten dizuet, gure Jainko eta Salbatzailea den Jesu Kristoren salbamen-indarrari esker gurea bezain fede baliotsua iritsi duzuenoi.

2. Grazia eta bakea oparo izan ditzazuela, Jainkoaren eta Jesus gure Jaunaren ezagutzari esker.

3. Jainkoak, bere ahalmenaz, erlijio-bizitzarako behar den guztia eman digu, bere aintza eta indarraz deitu gintuen Jesus ezagutaraziz.

4. Honela, agindutako ondasun baliotsu eta bikainak ere eman dizkigu, grina txarrek munduan eragiten duten ustelkeriatik ihes eginez, jainkozko izaeraren partaide izan zaitezten.

5. Horregatik, saia zaitezte gogoz zeuen fedearekin batera bertutea izaten, bertutearekin ezagutza,

6. ezagutzarekin neurritasuna, neurritasunarekin eroapena, eroapenarekin jainkozaletasuna,

7. jainkozaletasunarekin senide-batasuna eta senide-batasunarekin maitasuna.

8. Jarrera hauek guztiak zuengan gero eta gehiago indartzen badituzue, lagungarri izango dituzue eta Jesu Kristo gure Jauna gero eta hobeto ezagutzera eramango.

9. Baina jarrera horiek ez dituena itsua eta bista motzekoa da, ahaztu egin baitu garbitu egin duela Jainkoak bere lehenagoko bekatuetatik.

Irakurri kapitulu osoa 2 Pedro 1