Itun Zaharra

Itun Berria

2 Korintoarrei 9:5-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Horregatik, beharrezkoa iruditu zait, ni heldu aurretik anaia horiei zuengana joateko eskatzea, zuek agindutako emaitza prestaturik eduki dezaten. Prest egongo delarik, eskuzabaltasunaren adierazgarri izango da, eta ez zimurkeriaz egindako emaitza.

6. Izan kontuan urri ereiten duenak urri biltzen duela, eta oparo ereiten duenak bildu ere oparo biltzen.

7. Eman beza bakoitzak bere kontzientzian erabaki duena, baina ez gogo txarrez eta behartuta bezala, alai ematen duena maite baitu Jainkoak.

8. Eta ahaltsua da Jainkoa, era guztietako dohainak zuei oparo emateko, zeuentzat denetik nahikoa izanik, egintza on guztietarako sobera izan dezazuen,

9. Liburu Santuak dioen bezala: Esku betean ematen die behartsuei, haren eskuzabaltasunak betiko dirau.

10. Ereiteko hazia eta jateko ogia ematen dituen Jainkoak emango dizue hazia, ugarituko du zuek ereindakoa eta oparo gehituko zuen eskuzabaltasunaren emaitzak.

11. Denetan aberats zarete, denetan eskuzabal izateko; horrela, nire bitartez, zuen eskuzabaltasunak Jainkoarentzat esker ona sortuko du.

12. Diru-laguntza hau liturgi zerbitzua bezala da, fededunen beharrak arintzeko ez ezik, askorengan Jainkoarenganako esker ona sortzeko ere balio baitu.

13. Zuen diru-laguntzaren balioa egiaztatzean, Jainkoa goretsiko dute senideek, argi erakutsiko baitiezue Kristoren berri onaren menpeko egin zaretela eta benetan eskuzabala dela haiekin eta denekin duzuen elkartasuna.

Irakurri kapitulu osoa 2 Korintoarrei 9