Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13

Itun Zaharra

Itun Berria

2 Korintoarrei 8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

DIRU BILKETA JERUSALEMGO KRISTAUEN ALDE (8,1—9,15)

Eskuzabal izateko deia

1. Senideok, Jainkoak Mazedoniako eliz elkarteei izan dien onginahia jakinarazi nahi dizuet.

2. Atsekabealdi gogorra jasan behar izan duten arren, haien poza neurrigabekoa izan da eta, gabezia gorrian izan arren, oso eskuzabal agertu dira.

3. Ahal zutena eta gehiago ere eman dutela testigu naiz. Beren gogoz,

4. arren eta arren eskatzen zidaten fededunen aldeko zerbitzu honetan parte hartzen uzteko.

5. Eta nik uste baino gehiago ere egin dute: lehendabizi Jaunari eman zizkioten beren buruak, eta gero niri, Jainkoak nahi bezala.

6. Horregatik eskatu diot Titori, zuen eskuzabaltasunezko egintza hau berak hasi zuenez gero, burutu ere berak buru dezala zuen artean.

7. Gauza guztietan aberats zarete: sinesmenean, hitz egiteko gaitasunean, jakintzan, denetarako arduran eta nireganako maitasunean; izan zaitezte aberats eskuzabaltasunean ere.

8. Hau ez dizuet aginduz esaten, beste eliz elkarteen arreta ikusiz, zeuen maitasunaren jatortasuna erakusteko aukera izan dezazuen baizik.

9. Ezaguna duzue Jesu Kristo gure Jaunaren eskuzabaltasuna: aberats izanik, behartsu egin zen zuengatik, bere behartsu izateaz zuek aberats egiteko.

10. Aholku bat ematen dizuet gai honi buruz. Iaz zuek izan zineten lehenengoak, diru-bilketa egiten ez ezik, baita horretarako erabakia hartzen ere; on duzue, bada,

11. orain egintza hori azkeneraino eramatea. Honela, hasierako asmo onaren parekoa izanen da egintzaren burutzapena ere, zuen ahalbideen arabera.

12. Izan ere, borondatea duenari, eman dezakeena onartzen zaio, ez zaio besterik eskatzen.

13. Arazoa ez da besteak lasai egoteko zuek larri gertatzea, guztien berdintasuna bilatzea baizik.

14. Une honetan, zuek sobera duzuenak haien eskasia konponduko du, eta egunen batean haien ugaritasunak zuen eskasia. Honela, berdintasuna izango da nagusi,

15. Liburu Santuak dioen bezala: Asko bildu zuenak ez zuen sobera, ezta gutxi bildu zuenak ere eskas.

Paulok bidalitako mandatariak

16. Eskerrak ematen dizkiot Jainkoari Titoren bihotzean zuenganako nire ardura bera sortu duelako.

17. Nire erregua onartuz ez ezik, bere gogoz ere abiatu da zuengana, inoiz baino arretatsuago.

18. Beste anaia bat ere bidaltzen dizuet berarekin, berri onaren zerbitzuan egin duen lanarengatik eliz elkarte guztiek goraipatzen dutena.

19. Gainera, bera aukeratu dute eliz elkarteek, eskuzabaltasunezko egintza hau burutzeko egiten ari naizen ibilaldian lagun izan dezadan, zerbitzu hau Jaunaren aintzarako eta neure borondate onaren agiritzat hartu baitut neure gain.

20. Horrela, inori ez diot hizpiderik emango horrenbesteko dirutza neure esku daukadalarik.

21. Ongi jokatzen ahalegintzen naiz, Jainkoaren aurrean ez ezik, baita gizakien aurrean ere.

22. Beste anaia bat ere bidaltzen dizuet horiekin. Maiz eta era askotan egiaztatu ahal izan dut zein arduratsu den, eta orain askoz arretatsuago ageri da zuengan duen konfiantza handiarengatik.

23. Titori dagokionez, neure lagun eta lankide dut zuen arazoetan; beste gure anaia horiek, berriz, eliz elkarteen mandatariak dira eta Kristoren aintza.

24. Agertu, beraz, eliz elkarteen aurrean, egiaz maite dituzuela, eta denek ikusiko dute arrazoi dudala zuengatik harro egoteko.