Itun Zaharra

Itun Berria

2 Korintoarrei 3:3-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Garbi dago, izan ere, zuek Kristoren gutuna zaretela, neuk idatzia, eta ez tintaz, Jainko biziaren Espirituaz baizik; ez harlauzatan, haragi-losatan baizik, bihotzean alegia.

4. Horixe da Kristori esker Jainkoaren aurrean dudan konfiantza.

5. Ez ni neurez zerbaitetarako gai naizela uste dudalako; gaitasuna Jainkoarengandik datorkit,

6. berak egin bainau gai itun berriaren zerbitzari izateko. Itun hori ez da legearen letra soilean oinarritzen, Espirituaren indarrean baizik, legearen letrak hil egiten baitu; Espirituak, berriz, bizia ematen.

7. Heriotzara zeraman legearen zerbitzua, harlauzatan letraz idatziarena alegia, ospez beterik agertu zen, eta israeldarrek ezin zioten Moisesi aurpegira begiratu, zerion distiragatik —distira hura iragankorra zen arren—.

8. Ba, zenbatez ospetsuago ez ote da izanen Espirituagan oinarrituriko itunaren zerbitzua!

9. Gaitzespenerako izan zenaren zerbitzua ospez betea agertu bazen, zenbatez ospetsuago ez ote da izango salbamenerako denaren zerbitzua!

10. Hain zuzen, lehen ospez betea zenak galdu egin du orain ospe hori, oraingoaren ospe ezin handiagoaren aldean.

Irakurri kapitulu osoa 2 Korintoarrei 3