Itun Zaharra

Itun Berria

2 Korintoarrei 2:6-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Horrelako horrek badu nahikoa zuetako gehienek ezarri dioten zigorraz;

7. orain, ordea, barkatu eta adorea eman behar diozue, gehiegizko nahigabeak lur joa utz ez dezan.

8. Arren, beraz, ager iezaiozue berriro ere zeuen maitasuna.

9. Hain zuzen, honetarako ere idatzi nizuen: zuek probatzeko, gauza guztietan esaneko zareten ala ez jakiteko, alegia.

10. Eta zuek barkatzen diozuenari, nik ere barkatzen diot; izan ere, nik barkatzen badut —barkatzekorik ezer baldin badut—, zuengatik barkatzen dut Kristoren aurrean.

Irakurri kapitulu osoa 2 Korintoarrei 2