Itun Zaharra

Itun Berria

2 Korintoarrei 11:11-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Zergatik jokatu dut horrela? Maite ez zaituztedalako ote? Ongi daki Jainkoak zenbat!

12. Horrela egin dut eta egingo ere, ni adina badirela-eta harro dauden horiek aitzakiarik izan ez dezaten.

13. Horrelako horiek sasiapostolu dira, gezurrezko langile, Kristoren apostolu-itxura baino ez dutenak.

14. Eta ez da harritzekoa: Satanasek berak argizko aingeru-itxurak hartzen baditu,

15. ez da handia izango haren zerbitzariek ere salbamenaren zerbitzari-itxurak hartzea. Baina horien azkena egintzen araberakoa izango da.

Irakurri kapitulu osoa 2 Korintoarrei 11