Itun Zaharra

Itun Berria

2 Korintoarrei 11:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Zorakeriatxo batzuk barkatuko al dizkidazue! Horixe barkatzen dizkidazuela!

2. Izan ere, Jainkoak bere herriarengatik sentitzen duen jelosiaz nago ni zuengatik jeloskor. Senar bakarrari, Kristori, zauzkatet aginduta eta neskatxa garbi bezala aurkeztu nahi zaituztet berarengana.

3. Baina beldur naiz, sugeak bere maltzurkeriaz Eva engainatu zuen bezala, zuen gogoak ere ez ote diren gaiztotuko, Kristorenganako jarrera zintzo eta garbitik aldenduz.

4. Izan ere, etortzen zaizue norbait, guk predikatu genizuena ez bezalako Jesus predikatuz, edo hartu zenutena ez bezalako espiritua eskainiz, edo sinetsi zenutena ez bezalako berri ona hots eginez, eta zuek lasai-lasai onartzen duzue.

5. Hala ere, uste dut ez naizela ezertan superapostolu horiek baino gutxiago.

6. Mintzatzen motela banaiz ere, ez jakintzan, beti eta era guztietara agertu dizuedan bezala.

7. Gaizki egin ote nuen zuek goratzeagatik neure burua beheratzean? Jainkoaren berri ona dohainik hots egin nizuelako diot.

8. Zuek zerbitzatu ahal izateko, beste eliz elkarteei kendu behar izan nien neuretzako behar nuena.

Irakurri kapitulu osoa 2 Korintoarrei 11