Itun Zaharra

Itun Berria

2 Korintoarrei 10:8-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Eta neure aginpideaz harro sentitzen banaiz, agian behar baino gehiago, ez naiz lotsatzen; izan ere, zuei fedean hazten laguntzeko, eta ez hondatzeko, eman zidan Jaunak aginpide hau.

9. Ez dizuet eman nahi gutunez bakarrik beldurgarria naizeneko itxura.

10. Zenbaitek dio: «Gutunak gogorrak eta zorrotzak dira; baina bera itxura kaskarreko gizona da eta hizlari eskasa».

11. Hori dioenak jakin beza, urrutitik eta gutunez naizen bezalakoa izango naizela hurbiletik eta egintzetan ere.

Irakurri kapitulu osoa 2 Korintoarrei 10