Itun Zaharra

Itun Berria

2 Joan 1:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Nik, Jaunaren ikasle zahar honek, Jaunak aukeraturiko eliz elkarte horri eta eliztar guztioi idazten dizuet. Egiaz maite zaituztet nik, eta nik ez ezik, baita egia ezagutzen duten guztiek ere,

2. guregan irauten duen eta betiko gurekin izango den egiarengatik.

3. Grazia, errukia eta bakea zuekin, Jainko Aitaren eta beronen Seme Jesu Kristoren partetik, egiaz eta maitasunez.

4. Biziki poztu naiz jakitean zuen artean badirela egiaren arabera bizi direnak, Aitarengandik hartu dugun aginduari jarraituz.

Irakurri kapitulu osoa 2 Joan 1