Itun Zaharra

Itun Berria

1 Timoteori 5:15-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Zeren dagoeneko okertu baita horietako zenbait, Satanasi jarraituz.

16. Emakume sinestedun batek, berekin alarguntsarik baldin badu, zain dezala berak, eta ez diezaiola zama hori eliz elkarteari ezar, honek norengana jorik ez duten alarguntsei laguntzeko modua izan dezan.

17. Elkartea ongi zuzentzen duten arduradunek estimu bikoitza merezi dute, prediku- eta irakaste-lanetan ari direnek batik bat.

18. Liburu Santuak hau baitio: Ez diozu muturrekorik ipiniko gari jotzen ari den idiari, eta: «Langileari bere soldata zor zaio».

19. Ez onartu arduradun baten aurkako salaketarik, bi edo hiru lekukoren aitorpenaz ez bada.

20. Zentza itzazu guztien aurrean beren betebeharretan huts egiten dutenak, gainerakoek ere eskarmentua har dezaten.

21. Arren eskatzen dizut Jainkoaren, Kristo Jesusen eta aingeru hautatuen aurrean, gorde ditzazula gauza hauek guztiak aurreiritzirik gabe, alderdikeriaz ezer ere ez egiteko.

22. Ez ezarri eskuak inori arinegi, besteen bekatuen partaide egin ez zaitezen; gorde garbi zeure burua.

23. Ez dezazula ura hutsik edan, ardo pittin batekin nahasturik baizik, zeure urdailarengatik eta sarritan dituzun ondoezengatik.

24. Zenbaiten hutsegiteak auzitara baino lehen nabariak izaten dira; beste batzuenak, ordea, ondoren bakarrik azaltzen dira.

25. Gauza bera gertatzen da egintza onekin ere: batzuk nabariak dira, baina hala ez direnak ere ezin izango dira luzaroan ezkutuan gelditu.

Irakurri kapitulu osoa 1 Timoteori 5