Itun Zaharra

Itun Berria

1 Timoteori 5:14-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Horregatik, nahiago dut alarguntsa gazteak ezkontzea, seme-alabak sortu eta etxeaz arduratzea, etsaiari inolako hizpiderik eman ez diezaioten.

15. Zeren dagoeneko okertu baita horietako zenbait, Satanasi jarraituz.

16. Emakume sinestedun batek, berekin alarguntsarik baldin badu, zain dezala berak, eta ez diezaiola zama hori eliz elkarteari ezar, honek norengana jorik ez duten alarguntsei laguntzeko modua izan dezan.

17. Elkartea ongi zuzentzen duten arduradunek estimu bikoitza merezi dute, prediku- eta irakaste-lanetan ari direnek batik bat.

Irakurri kapitulu osoa 1 Timoteori 5