Itun Zaharra

Itun Berria

1 Timoteori 5:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ez egin gogor zaharrei; eman adore aitari bezala. Mutilei, berriz, anaiei bezala.

2. Emakume zaharrei, amari bezala. Eta neskatxei, arrebei bezala, garbitasun osoz.

3. Har itzazu errespetuz eta zaindu norengana jorik ez duten alarguntsak.

4. Baina alarguntsak semeak nahiz bilobak baditu, hauek ikasi behar dute lehenik beren etxekoenganako eginbeharrak betetzen eta gurasoei zor dietena itzultzen, hori baitu atsegin Jainkoak.

5. Alargun gelditu eta benetan bakarrik dagoenak Jainkoarengan jarria du itxaropena, eta etengabe ari zaio eskean, gau eta egun otoitzean.

Irakurri kapitulu osoa 1 Timoteori 5